Ongi etorri Touch Typing Study-ra!

Bi atzamarrekin tekleatzen al duzu oraindik? Letrak sakatu aurretik, teklatura begiratu behar al duzu?

Bada, Touch Typing Study doako webgune erabilerraza da, eta bere bitartez ordenagailuan idazteko abiadura eta doitasuna ikasi, praktikatu eta hobetu ahal izango dituzu. Daktilografia ikasten duzunean, idatzi nahi dituzun letrak sakatzeko ez duzu teklatura begiratzeko beharrik izango, eta abiadura askoz bizkorragoan idazteko gai izango zara!

Daktilografia giharren memorian dago oinarrituta, ez ikusmenean. Metodo honekin, datuak abiadura handiagoan idazteko gai izango zara, bereziki bestelako ikusizko materialen bat transkribatu beharra baduzu.

Daktilografiaren bidez, ordenagailuan duzun produktibitatea era esanguratsuan areagotuko da, gutxiago nekatuko zara eta begiak gutxiago minduko zaizkizu.

Touch Typing Study-k 15 ikasgai, abiadura-proba bat eta hainbat joko ditu. Haiekin, pausoz pauso ikasiko duzu tekleatzen, aurrerapenak monitorizatu ahal izango dituzu eta ongi pasatuko duzu!

Teklatuaren diseinua

Screenshot